XVI. Udal kirol politiken topaketak
Adimen artifiziala kirol-kudeaketa eraldatzen ari da, eta aukera berriak eskaintzen ditu plangintza, erabakiak hartzea eta kirol-zerbitzuak hobetzeko.
Azaroaren 19an, Elgoibarren, Udal Kirol Politiken XVI. Topaketak egingo dira. Jardunaldi honetan, aplikazio errealak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta kirol-arloan adimen artifizialaren orainaz eta etorkizunaz hausnartzeko aukera izango dugu.
Doako jardunaldia, aldez aurretik izena emanda.


