Kirol industrian espezializatutako CMD Sport webguneak Iñaki Ugarteburu KAITeko presidenteari egindako elkarrizketa bat argitaratu du astearte honetan, martxoak 19. Bertan, Kirolaren Kudeatzaileen Euskal Elkarteko ordezkari nagusiak, apirilaren 21eko hauteskunde autonomikoei begira, hurrengo gobernuari eskatu dio kirola sustatzeko aurrekontua handitzeko eta, era berean, modu transbertsalago eta eraginkorrago batean lan egiteko.

Ugarteburuk autokritika ere egiten du eta onartzen du kirolaren kudeatzaileak “jarduera fisikoaren saltzaile txarrak” direla.

Esteka honetan ELKARRIZKETA OSOA irakur daiteke.