Asteazkena, azaroaren 22a
Agurain (Araba)
Datorren azaroaren 22an, Aguraingo (Araba) Harresi Aretoan, XIV. Topaketak Kirol Politikak udalerrietan egingo dira. Kirol Kudeatzaileen Euskal Elkarteak (KAIT) eta Kirol Eskolak antolatutako ekitaldian, udal kirol-politikek jarduera fisikoaren eta kirolaren euskal lege berriaren ondoriozko erronka berriei nola erantzun diezaieketen aztertuko da..
Gaiak honako multzo hauetan banatuko dira:
- Udalerrietako kirolaren lege berriaren ondoriozko erantzukizunak eta erronkak.
- Udal, foru eta autonomia administrazioen arteko lankidetza.
- Sailen arteko lankidetza administrazioetan. Nola bultzatu zeharkakotasuna Administrazioan.
- LOPIVI eta udal-politikan duen eragina.
- O-6 adintartekoen jarduera fisikoa.
- Iraupen luzeko sektore ez-aktiboentzako jarduera-ildoa.
Horrez gain, lehentasunak ezartzearen gaineko mahai-inguru bat izango dugu.
IZEN EMATEA esteka honetan egin daiteke.