Datorren asteazkenean, maiatzak 8, KAITek afari-tertulia berri bat antolatuko du Elgetako Intxorta Elkartean.

Oraingo honetan protagonista Ana Vallejo izango da, MQSostenible Sports & Green Events-eko CEOa, eta ‘Kirola eta iraunkortasuna, ezinbesteko aliantza’ izeneko hitzaldia eskainiko du.

Ondoren, eztabaidaren txanda izango da bertaratuko diren pertsona guztientzat, bukatzeko afari gozo bat dastatzeko aukera izango dutenak.

Parte hartu nahi duten KAITeko bazkideek izena eman beharko dute apirilaren 30a baino lehen kait@kait.eus helbidean.