Joan den asteazkenean, maiatzak 8, egun trinkoa izan zen KAITentzat, afari-tertulia berri bat eta Ezohiko Batzar bat egin baitzituen Elgetan, elkarteko 25 kide bertan zirela.
Afari-tertuliak ‘Kirola eta iraunkortasuna, ezinbesteko aliantza’ gaia izan zuen ardatz eta hizlari gisa Ana Vallejo, MQSostenible Sports & Green Events-eko CEOa aritu zen.
Ezohiko Batzarrean, KAITen gaztelaniazko izena aldatzea zen eguneko puntu bakarra, eta onartu egin zen izen Asociación Vasca de Gestores del Deporte izatetik Asociación Vasca de Gestión del Deporte izatera igarotzea.
Jardunaldiari amaiera emateko, Elgetako Intxorta Elkartean ohiko anaitasun afaria egin zen.