Basque Team Academyk bi online ikastaro jarri ditu abian, kirol-eremuan haurrak babestearekin zerikusia duten gaiak lantzeko.

Alde batetik, Adingabeak kirol-inguruneetan babesteko protokoloaren erabilera jorratzeko ikastaroa antolatzen du. Ikastaro honek kirolari adingabeak ingurune babestu eta seguru batean prestatzeko beharrezko informazioa eskaintzen du. Gainera, gerta daitezkeen gatazkak edo indarkeriazko egoerak prebenitzeko eta konpontzeko beharrezko tresnak ere aurkituko ditu interesdunak.

Basque Team Academyk gai honen inguruan eskaintzen duen beste ikastaroak Adingabeak kirolean zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioa du izena. Helburua da ingurune seguru eta babestu bat sortzea adin txikikoentzat kirolaren munduan, fisikoki zein psikologikoki garatu ahal izateko. Gainera, entrenamenduetan edo lehiaketetan sor daitezkeen tentsio- edo indarkeria-egoerak nola kudeatu aztertuko da, betiere kirolariak hezten saiatuz.

Bi ikastaroek 4 orduko iraupena dute eta 3 hilabeteko epea. Bakoitzaren prezioa 20 eurokoa da.