Guillem Turró i Ortega
Pedagogian doktorea da. Irakasle da ICCIC kultur erakundean, eta Etikako irakasle Ramon Llull unibertsitatean Argitalpen asko atera ditu.
Xabier Mendoza Michelena
Gorputz Hezkuntzan lizentziatua. OHOko Irakaskuntzan diplomatua. Gorputz Hezkuntzako irakasle da Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI institutuan.
Luis Mari Zulaika Isasti
Pedagogian doktorea da. Psikologian masterra. Gorputz Hezkuntzako irakasle espezialista. Irakasle da Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Argitalpen asko ditu aldizkari zientifikoetan eta liburuetan, kirol-eskolaren inguruan.
Tomás Fernando Ruiz Pérez
Zuzenbidean lizentziatua. Abokatua jardunean 1983z geroztik. Enpresa Zuzendaritzan masterra. Gizarte Segurantzako Administrazioko letradua. Gaur egun, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Bizkaiko zuzendaria. Irakasle lankide da Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko fakultatean. Irakasle da Bizkaiko Futbol Federazioko Entrenatzaileen Eskolan.
Roberto San Salvador
Katedraduna, Gizarte eta Giza Zientzietako fakultatean. “Cities Lab Katedra”ko zuzendaria. Deustuko unibertsitateko Aisia eta Giza Garapenerako ikertaldeko kidea. Liburu eta artikulu ugari idatzi ditu, batez ere aisiaren inguruan eta aisia-politikei buruz. Azken urteetan, aisia, gobernantza eta berrikuntzaren inguruan aritu da.
Juan Aldaz
Soziologian doktore, UPV/EHU unibertsitatean. Masterra Programa eta Politika Publikoen Ebaluazioan, Madrileko UCM unibertsitatean. Soziologiako irakasle atxikia, UPV/EHU unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Langintzako Sailean.
Imanol Ibarrondo
Hamabi urtez futbolari profesionala izandakoa, Enpresa Zientzietan lizentziatua da, eta UPV/EHUko “Kirol Entitateen Kudeaketa”n masterra. 2006. urtean, INCOADE institutua sortu zuen (kirol arloko coaching institutua) eta bertako presidentea da; hortik ari da coach lanetan hainbat kirolari, entrenatzaile, selekzio eta talderekin. Rio 2016ko Olinpiar Jokoetan, Espainiako talde olinpikoaren coach izan da. Prentsan 100etik gorako artikulu idatzi ditu, blog bateko egilea da (“píldora de energizol”) eta liburu bat idatzi du (“La primera vez que la pegué con la izquierda –Ed. Kolima, 2015–); liburu hau dagoeneko bederatzigarren edizioan doa (2016ko martxoan).
Matxalen Laskibar
Kirolari-ibilbide oparo baten ondoren, Matxalen Bilbora itzuli zen, kudeaketaren eremuko enpresa-egitasmo handi berri bat abian jartzeko (Emtesport). Egun, erakunde honek 25 urte bete ditu, arrakastatsu, eta sektore honetan beraien lana aitortzen duten goraipamen garrantzitsuak jasotzen ari dira. Gaur egun, EMTESPORT enpresako hiru bazkide/gerenteetariko bat da.
Ainhoa Azurmendi
Kirol kontsultorea da Avento enpresan, 2005etik hona; eta aldi berean irakasle da UPV/EHU unibertsitatean. Psikologian lizentziatua; Emakumezkoen eta Gizonezkoen Berdintasunean masterra; Jarduera Fisiko eta Kiroleko Psikologian unibertsitate-espezialista; kirol arloko coach. Esperientzia handia du kirol-antolakuntzan eta -kudeaketan genero-ikuspegia txertatzen, eta baita ikerketak garatzen ere kirol-estamentu ezberdinetara sartzeko eta bertan mantentzeko emakumeek dituzten oztopoak identifikatzeko.
Nuria Puig Barata
Kirol arloko Soziologiako katedraduna, Kataluniako INEF erakundean (jubilatuta dago). Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktorea, eta Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea. Zuzendarikide, “Observatori Català de l’Esport” erakundean (2006-2016). Artikuluak idatzi ditu aldizkari garrantzitsuetan: Research Quaterly for Exercise and Sport; International Journal for Sports Policy; European Sport Management Quarterly; Revista Internacional de Ciencias del Deporte. International Journal of Sport Science; Physical Culture and Sport. Studies and Research.
Mª José Pedrosa Carrera
Gorputz Hezkuntzaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua. Administrazio Bereziko teknikaria, Sevillako Udalean. “Deporte Andaluz S.A.” enpresa publikoaren zuzendari ohia, eta Sevillako Udaleko IMD kirol institutuko gerente ohia. FAGDE federazioko Batzorde Exekutiboan batzordekide.
Susana Aznar
PAFS taldeko zuzendaria, eta Jarduera Fisiko eta Osasuneko irakasle titularra Kirol Zientzietako fakultatean. Jarduera Fisikoaren eta Osasunaren Zientzian doktorea. Jarduera Fisikoaren eta Osasunaren Zientzietan masterra. Espezialista egiaztatua da honako hauetan: ACSM “ExerciseSpecialist”, Crossfit, Elements, Pilates metodoa, Global Streching Aktiboa, Hipopresiboak. Gorputz Hezkuntzan lizentziatua.
Kepa Lizarraga
Medikuntzan eta Kirurgian doktorea. Gorputz Hezkuntzaren eta Kirolaren Medikuntzan espezialista. Kirol-medikua Bizkaiko Foru Aldundian. Kait elkarteko kide (Kirol Arlorako Iritzi Taldea). Hainbat liburu eta 200etik gora artikulu idatzi ditu, ariketa, kirol eta osasunari buruz.
Gorka Nuñez
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua; Kirol Errendimendu Handiari aplikatutako Zientzia Biologikoetan masterra; gurpil-aulkiko saskibaloi-klubeko eta eskubaloi-klubeko prestatzaile fisikoa, BeraBera klubean, eta baita Ordizia Rugby Elkartean eta Baskonian ere. Hitzaldiak ematen ditu kongresuetan, nazio-mailakoak eta nazioartekoak, beti jarduera fisikoari eta kirol errendimenduari buruzko gaiak landuz.
Gorka Leunda
Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziaduna EHUn. Avento Consultoría enpresaren bazkide sortzailea. Kirol arloko entitate publiko nahiz pribatuetan egin du orain arteko lan ibilbidea, eta nabarmentzekoa da kirol erakundeetan egitura aldaketako prozesuak sustatzen eta kudeatzen duen esperientzia.