HITZALDIAK

I. BLOKEA: KIROL-ESKOLA – PRESTAKUNTZA

Esparru-hitzaldia

Kirolaren hezkuntza-gaitasuna

Guillem Turró i Ortega

Kirol-axiologiaren hastapenak azalduko dira. Kirol-praktikaren bidez transmititu ahal ditugun eta transmititu behar ditugun balio moralak azalduko dira, kirolaren dimentsio pedagogikoa aldarrikatuz, kirolak duen hezkuntza-gaitasuna. Hitzaldian, Antzinako grekoak aipatuko dira, eta baita Pierre de Coubertin ere (neoolinpismoa), kirolaren ikuspegi humanista garatzeko izan diren benetako abiapuntuak.

Hitzaldi espezifikoak:

1. hitzaldia:
Gorputz Hezkuntzaren atzokoa, gaurkoa eta biharkoa, Euskadin.

Xabier Mendoza Michelena

Honelako galderei buruz hausnartu eta proposamenak egingo ditugu: Nolakoa izango da Gorputz Hezkuntza XXI. mendean? Nolako erronkak eta premiak izango ditu etorkizunean? Zer nolako ekarpena egiten dio Gorputz Hezkuntzak heziketari? Zer nolako eragina izan du azken mendeko heziketak gaur egungo heziketarengan?

2. hitzaldia:
“Eskola kirola. 25 urte eta gero hau”

Luis Mari Zulaika Isasti

Zilar-ezteiak betetzen duela eta horren aitzakiaz, aukera izango dugu EAEko kirol-eskolaren ereduaren inguruan hausnartzeko. Atzera begiratu, bilakaera aztertu eta, bere indarguneak eta ahuleziak agerian utzi ondoren, etorkizunera begira XXI. mendeko herritarren premietara erantzun ahal izateko bere gain hartu beharko dituen erronkak landuko dira.

3. hitzaldia
Profesionalak eta kirola

Tomás Fernando Ruiz Pérez

Kirol erakundeek –beste erakundeek bezala– legezko betebeharrak dituzte. Borondatezkoa izatea ezin da nahastu boluntarismoarekin edo boluntariotzarekin. Hain zuzen ere, besteren kontura egindako lanaren ezaugarrien artean, hori lehen konnotazioa da. Aisialdiko jarduerak antolatzeko orduan ere, garbi izan behar dugu zer egiten ari garen eta nola egiten ari garen.

Badakigu legea ez ezagutzeak ez gaituela bete ez izatetik salbuesten, eta gaur gure hitzaldian azalduko dizkizuegu indarrean dagoen legediari buruzko ohar batzuk, erabakiak hartzea errazagoa izango zaizuelakoan.

 


II. BLOKEA: KIROL-ESKOLA – PRESTAKUNTZA

Esparru-hitzaldia

Kirola 360 º. Kirola, gorantz doan gizarte bateko testuinguruan.

Roberto San Salvador del Valle

Gizartean aldaketa sakonak gertatzen ari dira, gizakiaren arlo desberdinei eragiten dietenak: ingurumena, demografia, ekonomia, osasuna, politika… Nola eragiten diote aldaketa horiek kirol arloari? Bizi ditugun aldaketa sakon horien aurrean, zein neurritan moldatzen dugu politika, hezkuntza edo kirol kudeaketaren esparruan egiten ari garen esku hartzea.

Hitzaldi espezifikoak:

1. hitzaldia:
Errepikatze soziala vs. Aldaketa Soziala, kirolean eta kirolaren bidez. Egungo egitura instituzionalaren azterketa kritikoa, edo nola doaz galderak erantzunak baino azkarrago.

Juan Aldaz

Gaur egungo euskal gizartean, zer nolako eginbeharra du kirolak? Benetan indar eraldatzailea da, edo errepikatzaile soziala? Galdera horiei erantzuten saiatu dira hitzaldian, gaur egun euskal kirolak bere egituran dituen gaitasunak eta mugak ikertuz.

2. hitzaldia:
Baloreak ez ditu kirolak berak

Imanol Ibarrondo

Kirolak berak ez du balorerik, pertsonek dituzte baloreak. Kirolak testuingurua eskaintzen du, arauak, arerioak, erronkak eta lehiaketak; horrela, kirola egiten duten pertsonek giza balio gorenei lotu-lotuta bizi, jokatu edo lehiatu dezakete, eta nork bere burua aurkitu, edo nork bere baitan besteei eskaintzeko moduko onenetarikoa zer den jakin.

3. hitzaldia:
Kirolean, berdintasun formaletik benetako berdintasunera pasatzeko dauden erresistentziak.

Matxalen Laskibar / Ainhoa Azurmendi

Gizarte-garapenaren sustatzailetzat hartzen diren beste balio sozial batzuk ez bezala, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren gaian ezagutza transmititzeko orduan norabide bakarreko jokabidea izaten da; berdintasuna gizartetik abiatu eta kirol-munduan txertatzen joan da, baina, hala ere, kirolak bere baitan dituen erresistentziengatik ez dio ekarpenik egin gizarteari berdintasuna sustatzeko praktikei dagokienez. Hitzaldi honetan saiatu gara azaltzen zeintzuk diren aurrera-egite hori oztopatzen duten arrazoiak; aldaketarako estrategia-adibide bat erakutsiko da; eta zehaztu egingo dira kirol-esparruan berdintasunari dagokionean etorkizunera begira zeintzuk diren erronkak.


III. BLOKEA – Kirol-politikak eta kirolaren kudeaketa

Esparru-hitzaldia

Kirola bidegurutzean

Núria Puig Barata

Aztertu egingo da kirolak gure gizartean duen ibilbidea, eta etorkizun hurbilera begira zeintzuk izan daitezkeen garapen-bideak.

Hitzaldi espezifikoak

1. hitzaldia:
Zer nolako kirol-politikak, egokitzapenerako erronken aurrean?

Mª José Pedrosa Carrera

Hitzaldi honetan zehaztuko da inguruko mehatxuei aurre egiteko zer nolako politika publikoek lagun dezaketen, eta kirol-entitateek horietara egokitzeko dituzten erronkak.

2. hitzaldia:
Kirol egituratua Euskadin: immobilismoaren inertzia apurtu.

Gorka Leunda

Kirol egituratuak, oro har, eta kirol federazioek, bereziki, dituzten arazoen azterketa labur bat egingo da. Orainari eta etorkizunari aurre egiteko moduari buruzko hausnarketa egingo da, eta horretarako aztertuko dira benetako kasu batzuk eta hainbat erakundek burutu dituzten aldaketa prozesuak.

 

3. hitzaldia:
Fitness arloko operadore pribatuen estrategiak, gaur egunekoak eta etorkizunekoak

Hainbat hizlari

Fitness sektoreak Euskadin gaur egun bizi duen egoera eta etorkizunerako dituen perspektibak aztertuko dira ikuspegi ezberdinetatik (Premium zentro bat –Metropolitan–, kontzesio-eredua –Ingesport-Go fit– eta low cost gimnasio bat –Dream Fit–).


IV. BLOKEA: VIDEOFORUM

SUPERTRAIN ME

Susana Aznar, Kepa Lizarraga, Gorka Nuñez

Imajina dezagun pertsona bat 30 egunetan zehar janari lasterra jaten eta kaloriak bikoizten. Zer gertatuko litzateke?

Hori ikusi genuen 2004. urtean Super Size Me dokumentalean. Estatu Batuetan egin zuten, protagonistak 11 kg gizendu zituen eta osasun-arazo larriak izan zituen, gorputzeko kalte osaezinak.

Eta janari lasterreko 30 egun horietan ariketa fisikoa sartuko bagenu? Gauza bera gertatuko litzateke?
Super Train Me dokumentalean ikus dezakegu David Moronta-ren eboluzioa hilabete batean zehar, non behartuta egongo den egunean 5 aldiz jatera, janari lasterreko kate famatu baten produktuekin, kaloriak bikoiztuz. Eta janari guzti hori indargabetzeko, berriz, entrenamendu berezi bat jarraitu beharko du, eliteko kirolariek bakarrik jasan dezaketena.

Davidek hainbat proba fisiko, metaboliko eta psikologiko egin beharko ditu hil horren hasieran eta bukaeran, ariketaren onurak aztertu ahal izateko. Horrela ezagutu ahal izango dugu entrenamendu trinko batek zer nolako eraginak izan ditzakeen, nahiz eta hartutako dieta osasunerako zeharo kaltegarria izan.

Iritsiko da hilabete bukaerara? Zenbat gizenduko du? Osasun-arazorik izango du? Ariketak dena neutralizatuko ote du?


Congreso Deporte 2016 Organizadores y Colaboradores

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar