Sportek Hubek sports-tech eremuan ekintzaile eta startupentzako II. deialdia abiarazi du. Bertan, BIC Gipuzkoak administratutako ekintzailetza-programen bidez, kirolari aplikatutako teknologia berriei lotutako proiektuei finantzaketa eskaintzen zaie.
Programa hau honako hauei zuzenduta dago:
- Garatzeko edo abiarazteko fasean dauden startupak, jarduera fisikoaren eta kirolaren sektorerako soluzio teknologikoak proposatzen dituztenak, edo beren irtenbideak sektore horretara beste enpresa-esparru batzuetatik migratu nahi dituztenak.
- Kirolaren eta jarduera fisikoaren industriaren etorkizuneko beharrak ase ditzaketen ideia disruptiboak dituzten ekintzaileak.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 30ean amaituko da.
Izena emateko formularioa HEMEN dago eskuragarri.
