Euskadiko kirolaren eta jarduera fisikoaren VII. biltzarraren izenburua “Kirol (EKO)sistema lortzeko eraldaketa” izango da, eta azaroaren 12tik 13ra bitartean antolatuko dugu.
Lau urtean behin, gonbidapena luzatzen diegu Euskadiko kirolean eta jarduera fisikoan bizi eta lan egiten duten eragile eta profesionalei, ezagutza eta eskarmentu erabakigarriak ezagutu eta trukatzeko.
Jarraian, Euskadiko kirolaren eta jarduera fisikoaren VII. biltzarraren behin-behineko programa partekatzen dugu. Laster, informazio gehiago izango duzue.