Mugimentek eta Kirol Eskolak webinar bat antolatu dute datorren asteazkenerako, maiatzaren 17a, eskola-eremuan jarduera fiskorik ezaren ondorioetarako konponbideak planteatzeko.
Helburu horrekin, irakasleei arazoa konpontzen lagun diezaieketen bi argitalpen aurkeztuko dira. Alde batetik, Silvia Arribasek, gorputz-adierazpenaren didaktikan aditua eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko EHUko irakasleak, ‘Activity breaks: ikasi mugituz!’ lana aurkeztuko du. Bestetik, Rafael González de Txabarrik, kirol hezitzailea eta ‘DES-Deporte para la Educación y la Salud’ erakundearen Euskadiko koordinatzaileak, ‘Mugitu eta ikasi’ formakuntza fitxen bilduma azalduko du.
Izena eman ahal da HEMEN.
