Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arabako Campusak International Congress on Reconditioining and Prevention of Football Injuries biltzarraren bigarren edizioa hartuko du apirilaren 18an eta 19an Gasteizen. Atal berri honek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Gorputz Hezkuntza eta Kirol Sailak 2022an hasitako proiektua sendotuko du.

Nazioartean erreferentzia bihurtzeko helburuarekin, ekitaldiak hizlarien eta hitzaldien maila gorena bilatuko du eta biltzarra jarraitzeko aukera presentziala zein online bidezkoa eskainiko ditu, ingelesera eta gaztelaniara itzulpenekin. Horrela, Jurdan Mendiguchia, Franco Impellizzeri eta Gregory D. Myer hizlari adituak izango dira.

Horrez gain, antolakuntzak aukera eskainiko du futbolean berregokitzearekin, lesioen prebentzioarekin eta prestakuntza fisikoarekin lotutako komunikazio zientifikoak aurkezteko.

Biltzarra bereziki zuzenduta dago futbol-klubetako, antzeko kiroletako eta lurraldeko eta edozein herrialdetako kirol-zentroetako futbolean lesioak prebenitzen eta berregokitzen espezializatutako langileei, bai eta UPV/EHUko eta munduko beste edozein unibertsitatetako Jarduera eta Kirol Zientzietako, Fisioterapiako eta Medikuntzako graduetako ikasle eta irakasleei ere.

Xehetasun gehiago HEMEN.

Izen-ematea HEMEN egin daiteke.