Euskalit-ek doako online saio batera gonbidatzen zaitu, zure kirol erakundearentzat erabilgarriak izan daitezkeen Euskararen kudeaketari laguntzeko tresna desberdinak ezagutzeko:
- Hizkuntza-kudeaketa kudeaketa-sisteman integratzeko gida. Kudeaketa aurreratuaren ereduarekin lerrokatuta, tresna honek hizkuntza-alderdiak integratzeko funtsezko prozesuak eta jarduerak identifikatzen laguntzen dizu.
- Hizkuntza-kudeaketako jardunbide egokien bilatzailea. Zure erronkak lantzen laguntzeko, sektore guztietako 50 erakunde baino gehiagoren 120 praktika baino gehiago dituzu eskura.
- Bikain. Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-kudeaketaren kalitaterako ziurtagiria. 2008tik 450 erakunde baino gehiago ebaluatu dira. Bikainek erakundeetan euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa egiaztatzen du.
- Harrobi. Eusko Jaurlaritzaren euskararen erabilera, kudeaketa eta konpromisoari loturiko Harrobi diploma berria.
- Languages Lanean Kongresua. Hizkuntza kudeaketaren erronken inguruan esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta eztabaidatzeko kongresua.
Interesatzen bazaizu, bi aukera dituzu saiora joateko:
- Euskarazko saioa, abenduaren 13an, 9:30etatik 11:00etara. Izena emateko esteka: https://www.euskalit.net/izenaeman/index.php?hgft4dfr5=NDA0
- Gaztelaniazko saioa, abenduaren 14an, 11:30etik 13:00etara. Izena emateko esteka: https://www.euskalit.net/izenaeman/index.php?hgft4dfr5=NDAz