Kirolaren VIII. Euskal Kongresuari begira, KAITek urriaren 24ko eta 25eko ekitaldian parte hartuko duten hainbat hizlarirekin egindako bideo-elkarrizketa sorta bat sortu du.
Gune berri honetako lehen gonbidatua Sergio Serna da, hiri-berrikuntza iraunkorrean eta hiri adimendunetan espezializatutako Tech Friendly enpresako sozio-zuzendaria. Sernak hiri aktiboei buruzko hitzaldia eskainiko du urriaren 25ean eta, ondoren, kirol guneei buruzko mahai-inguruan parte hartuko du.
Esteka honetan dago eskuragarri Juanma Muruak egiten dion ELKARRIZKETA.