Gasteizko Judimendi auzoan Baikor proiektua garatzen ari da, bilatzen ez den bakardea pairatzen duten herritarrak jarduera fisikoaren bitartez komunitatera gehiago gerturatzea helburu duen ekimena.

Baikor proiektua Judimendi-Aranako zonaldeko lantaldetik sortutako proiektua da, bakardadea eta isolamendua duten eta inguruan dauden baliabideak ezagutzen ez dituzten auzokoengana iristeko helburuarekin. Hauekin batera, elkarlanean, tokiko osasun-sarea aritzen da, auzoan indar handia duena, inguruko herritarren ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz.

Berebiziko garrantzia izan du osasun-langileen inplikazioak, pertsona horiek detektatzen laguntzeko eta dinamizatzaile den pertsonarengana bideratzeko; azkeneko honek, norbere behar pertsonaletara egokitutako eta ikuspegi sozial edota fisikotik jorratutako jarduera-proposamen sorta bat eskaini ahal izateko (ibilaldi osasungarriak, jarduera sozio-kulturalak, topaketa intergenerazionalak…).

Iturria: Mugiment