Sestaoko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Kirol Eskolak ‘Talde-kiroletan hasteko proposamen metodologikoa’ izenburuan hiru hitzaldi antolatu dituzte otsailaren 14an, 21ean eta 28an, arratsaldez, Bilboko Bizkaia Frontoian dagoen Kirol Etxean.

Enrique Díez Maestro eskubaloi entrenatzaile eta prestatzaile fisikoa izango da hizlaria hiru jardunaldietan. Hilaren 14an, sailari hasiera emango zaio ‘Izaten jakin’ hitzaldiarekin. Zazpi egun geroago, gaia ‘Jakin eta egiten jakin’ izango da. Hilaren 21ean amaituko da zikloa, ‘Baliabide bereziei’ buruz hitz eginez.