Kirolaren sektorea hazkunde ekonomikoaren eta enplegagarritasunaren proiekzio handienetakoa duen eremu profesionala da. Faktore anitzeko portaera horren ondorioz, kirol-kudeaketan espezializatutako profesionalen eskaria gero eta handiagoa da, eta ezagutza-arlo horrek protagonismo handiagoa hartzen du kirol-industriaren, oro har, eta toki-korporazioen egungo eta etorkizuneko errealitateak eraginkortasunez eta efizientziaz kudeatzeko orduan.
Eskaera horretaz jabetuta, UPV/EHUk Kirolaren Kudeaketako Masterra diseinatu du (Kirolaren Kudeaketa – Berezko Tituluak – UPV/EHU). Bilbon egindako Masterraren lehen edizioa (Ekonomia eta Enpresa Fakultatea – Elkano Atala) arrakastatsua izan da eta 2025-2026 ikasturteari begira bigarren edizioa prestatzen ari gara.
Kirol-kudeaketako master honetako ikasleek kirol-kudeaketan erantzukizuneko postuak arrakastaz betetzeko lan-merkatuak eta administrazio publikoek eskatzen dituzten gaitasunak garatuko dituzte. Horretarako, sektorean eta enplegagarritasun-nitxo nagusietan adituak diren irakasleak ditugu: enpresa-kudeatzaileak, administrazio publikoetako arduradunak, lehen mailako kirol-kluben kudeatzaileak, ekitaldien antolatzaileak… Hori guztia kirol-erakundeen eta tokiko erakundeen kudeaketan prestakuntza integrala eta diziplinartekoa bermatzeko.
Kirol Kudeaketako master honek ikasleak prestatzen ditu kirol-industriarekin lotutako edozein ekimen arrakastaz gidatzeko, hala nola zuzendaritza, administrazioa, kirol-kudeaketa, enpresen antolaketa, klubak, elkarteak, ekitaldiak eta kirolarekin zerikusia duen guztia.
Kirola Kudeaketa Masterrean aurrez izena emateko epea 2025eko maiatzaren 22an irekiko da. Kirola Kudeatzeko Masterrari buruzko informazio guztia erantsitako dokumentuan eta esteka honetan aurkituko duzu:
Informazio gehiago nahi izanez gero, zure esanetara gaude honako helbidean: Kirolaren Kudeaketa – Berezko Tituluak – UPV/EHU
Informazio gehiagorako:
master.gestiondeldeporte@ehu.eus
Telefonoa: 94.601.47.04