Joan den maiatzaren 4an, KAIT-ek (Kirol Arloko Iritzi Taldea) afari-tertulia berri bat antolatu zuen Elegtako Intxorta Elkartean. Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria den Gorka Iturriaga gonbidatu gisa izan zen.

Onartu berri den 2/2023 Legea, martxoaren 30ekoa, Euskadiko Jarduera Fisiko eta Kirolarena, gai nagusitzat hartu zen.

Afari-tertulian izan ziren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kirol-kudeatzaileak, baita EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak ere.