
Kirol Kudeatzaileen Euskal Elkarteak (KAIT) 2024ko Ohiko Batzar Orokorra egingo du apirilaren 20an Etxebarri Ibiñan (Araba).
Aurten, berrikuntza gisa, ekintza berezi bat antolatu da, arabar bola partida bat, zeinean bertaratzen diren pertsona guztiek parte hartu ahal izango duten.
Jardunaldia 11:00etan hasiko da Biltoki Tabernan, eta ondoren (13:00) bola-partida jokatuko da hor bertan. Amaitzeko ohiko bazkaria ospatuko da (14:30).
Antolaketa egoki baterako, beharrezkoa da apirilaren 5a baino lehen izena ematea, kait@kait.eus helbidera mezu bat bidaliz.