Martxoaren 6an eta 7an, Vital Fundazioa Kulturuneak osasun mentalari eta kirolari buruzko prestakuntza-jardunaldiak hartuko ditu Gasteizen, Arabako Kirol Federazioaren Elkarteak (AFDA) antolatutako topaketan.

Familia, osasuna, haurtzaroa, depresioa, garapen pertsonala edo nahasmendu bipolarra bezalako gaiak hitzaldi eta mahai-inguruetan landuko dira, aditu ospetsuen parte-hartzea izango dutelarik.

Horrela, asteazkenean, martxoak 6, Óscar Martínez de Quel, munduko karate txapeldun ohia eta psikologoa, eta Angel María González-Suárez, Euskadiko Kirol Psikologia Elkarteko presidentea, izango dira hitzaldiak eskainiko dituztenak. Ostegunean, martxoak 7, Obdulia Tejón CSDko kirol psikologoa; Santi Abad saskibaloi jokalari profesional ohia eta Mila Manzanal Orekabideko presidentea izango dira hizlariak.

Interesa dutenek HEMEN bete dezakete izen-ematea.

Informazio gehiago HEMEN.