
Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak Euskadi 2030 Osasun Plana onartu du, Euskadi osasuntsuago baten buru izateko datozen urteetan garatuko dituen osasun-politikak zehazten dituen ibilbide-orria.
Xede hori lortzeko zehazten dituen helburuen artean, lau nabarmentzen dira nagusiki: haurren eta nerabeen osasunean garapena sustatzea; zahartze aktiboa eta bizitza osokoa sustatzea; euskal biztanlerian saihestu daitekeen morbi-hilkortasuna gutxitzea; eta osasun-arloko desberdintasunak murriztea.
Era berean, eta aurreko jomugei dagokienez, Planaren asmoa da laguntza-sistemen kalitatea eta osasun publikoko sistema indartzea; ingurumenaren osasuna zein hirigune eta gizarte-ingurune osasungarriak sustatzea; eta pertsonek beren osasunean duten protagonismoa areagotzea. Baita osasun-arloko ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustuari eustea ere.
Osasun Plan berriak 10 helburu eta bere baitan 70 ildo estrategiko zehazten ditu. 10 helburuetatik 3k zeharkako izaera dute:
- Osasun-desberdintasunak murriztea.
- Pertsonak beren osasunaren eta ongizatearen protagonista eta eragile aktibo izan daitezen lortzea.
- Erakundeen eta eragile eta maila guztien arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzea, politika guztietan osasuna bermatze aldera.
Gainerako helburuak, laburbilduz, honako hauek dira:
- Haurrak eta nerabeak beren osasun-potentzial guztiarekin jaio, hazi eta gara daitezen lortzea.
- Osasuna hobetzea eta hilkortasuna murriztea.
- Bizitza osoaren ikuspegira bideratutako zahartzea
- Jasangarritasuna eta bikaintasuna lortzea, kalitateari, humanizazioari eta segurtasunari dagokienez, Euskadiko asistentzia-sistema sanitarioetan eta soziosanitarioetan.
- Osasun Publikoaren Sistema indartzea, egungo erronkei eta erronka berriei aurre egiteko.
- Ingurune eta komunitate osasungarriak, jasangarriak eta erresilienteak sortzea eta garatzea, eta klima-aldaketari erantzutea.
- Euskadin ikerketan eta berrikuntzan inbertitzea eta osasunean eragiten duten sistemak hobetzeko aplikatzea.
Iturria: Mugiment