Barakaldok ‘Emakumeak eta Kirola I. Jardunaldiak hartuko ditu otsaila eta apirila bitartean. Bizkaiko udalerriko Zuazo Emakumezkoen Eskubaloi Klubak antolatu du ekimena, Kirol Eskolaren, Barakaldoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.
Jardunaldiek zazpi hitzaldi izango dituzte, gai ezberdinak jorratuko dituztenak. Horiek guztiak Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean egingo dira, 19:00etatik 20:00etara. Hona hemen hitzaldien egitaraua:
Otsailak 21, asteazkena
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna kirolean
Hizlaria: Ainhoa Azurmendi, psikologo eta kirol aholkularia
Martxoak 6, asteazkena
Kirol-hastapenetan jokalariak erakartzea eta prestatzea
Hizlaria: Rakel Varela, UPV/EHUko irakasle eta eskubaloiko entrenatzailea
Martxoak 13, asteazkena
Emakume kirolari profesionalen zailtasunak
Hizlariak: DHO Zuazoko jokalariak
Martxoak 20, asteazkena
Nutrizio-kontsiderazioak emakume kirolariengan
Hizlaria: Andrea Campa, dietista eta nutrizionista
Martxoak 10, asteazkena
Kirol-kudeaketa genero-ikuspegitik
Hizlaria: Olatz Legarza, Basque Team Fundazioko koordinatzailea
Martxoak 17, asteazkena
Emakumeak prestakuntza arautuan eta nazioarteko lehiaketan
Hizlaria: Jorge Dueñas, Kiroleneko irakasle eta eskubaloiko entrenatzailea
Martxoak 24, asteazkena
Kirola eta bikote-erasoen prebentzioa
Hizlaria: Erika Borrajo, Deustuko Unibertsitateko irakaslea
Hitzaldietan izena emateko: cbmzuazo@gmail.com helbidera email bat bidaliz edo 747 459 137 telefono zenbakira deituz