Urtarrilaren 31n amaituko da 3K Programan parte hartzeko eskabideak jasotzeko epea. Prestakuntza-ekintza ekimen hau hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua eta diruz lagundua eta EUSKALITek koordinatua dago. Bere helburua EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan oinarrituta.

Hiru urteko programa da (gutxiago aurretiko kudeaketa maila bat dagoela erakusten bada), eta xedea da erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea.

Programaren hirugarren urtea amaitu eta gainditu ondoren Kudeaketa Aurreratuaren Diploma lortzeko aukera izango da.

Programa honen hartzaile nagusiak dira: kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak eta kirol udal erakundeak, kirol enpresak eta instalazioak, eta bestelako edozein kirol erakunde.

Honako esteka hauetan eskuragarri daude PROGRAMAREN GIDALIBURUA eta IZENA-EMATEKO INPRIMAKIA.