Bizkaiko Foru Aldundiak txosten tekniko bat argitaratu du, ‘Kirolguneak: parke bioosasungarriak’ programaren eragina eta Lurralde Historiko horretako parke bioosasungarrien egungo egoera aztertzeko.

Azterlan horretan, Bizkaiko udalerrietan dauden mota horretako instalazioen egoera islatzen da, biztanleriaren erabilera-mailari dagokionez, eta, era berean, erabiltzaileek eta udal-teknikariek programari buruz duten iritzia jasotzen da.

‘Kirolguneak: parke bioosasungarriak’ 2017 eta 2021 artean jarri zuen martxan Bizkaiko Foru Aldundiak, parke bioosasungarrien erabilera sustatzeko helburuarekin, Bizkaiko 20.000 biztanletik beherako udalerrietako adinekoei zuzendutako ariketa fisikoa osasuntsu egiteko tresna gisa, betiere parke bioosasungarriak badituzte, teknikari espezialistekin egindako doako informazio-saioen bidez. Saioak Bizkaiko hamahiru udalerritan egin dira: Elorrio, Ermua, Zaldibar, Berriz, Berango, Etxebarri, Abanto Zierbena, Zierbena, Bermeo, Markina, Ondarroa, Arrigorriaga (Abusu) eta Lemoa.

Iturria: Mugiment