
Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkarteak eskola-kiroleko monitore laguntzailarean ikastaro ofizialaren 14. deialdia abian jarri du.
60 orduko online prestakuntza-ikastaro bat da, lehen sorospenei, kirol portaeraren oinarriei, jarduera fisiko eta egokitua eta kirol-antolaketari buruzko edukiekin.
Izena emateko epea urtarrilaren 22tik otsailaren 5era -eguerdiko 12:00etara arte-, zabalik egongo da (biak barne).
Ikastaroa Bizkaiko Foru Aldundiak lagunduta dago. Gutxienez %60ko dirulaguntza ematen du amaitutako eta gainditutako ikasturte bakoitzeko Bizkaian erroldatutako pertsonei.
Xehetasun gehiago HEMEN.