Jarduera Fisikoaren Preskripzio Ikastaroa jarri du abian Kirol Eskolak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentziadun eta graduatuei zuzendua, baita graduko 4. mailako ikasleei ere.

Prestakuntza-ekintzak 40 eskola-ordu ditu, doakoa da eta urriaren 2an hasiko da. Gaztelaniaz emango da, online formatuan, eta bi saio praktiko presentzialekin osatuko da.

Ikastaroa osatzen duten ikasleek Kirol Eskolak emandako jarduera fisikoaren orientatzaile ziurtagiria lortuko dute.

Ekimena Kirol Kontseilu Gorenak gainerako autonomia-erkidegoekin batera proposatu duen Jarduera Fisikoaren Preskripzioa Digitalizatzeko Planaren barruan kokatzen da, Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren testuinguruan.

IZENA EMATEA gaurtik, ekainak 1, irailaren 15era arte dago zabalik.

Informazio gehiago HEMEN.