Datorren asteazkenean, azaroaren 22an, Aguraingo Harresi Aretoan (Araba) egingo dira KAITek eta Kirol Eskolak antolatutako XIV. Topaketak Kirol Politikak Udalerrietan.
Jardunaldia 09: 30ean hasiko da, honako agintari hauek egindako aurkezpen ofizialarekin:
- Juan José Rojo: Arabako Foral Aldundiko Kirol zuzendaria.
- Raúl López de Uralde: Aguraingo alkatea.
- Jon Iriberri: Kirol Eskolako arduraduna.
- Iñaki Ugarteburu: KAITeko presidentea.
Gero, programatutako sei hitzaldien txanda izango da:
- ‘Kirolaren Lege berriaren ondoriozko erantzukizunak eta erronkak udalerrietan’. Eusko Jaurlaritza.
- ‘Sailen arteko lankidetza administrazioetan. Nola bultzatu zeharkakotasuna Administrazioan’. Roberto Otxandio.
- ‘Jarduera-ildoa iraupen luzeko sektore ez-aktiboentzat’. Mikel Bringas.
- ‘Kirol lege berria: udalaren ardurak adingabekoen babes arloan’. Dorleta Ugalde.
- ‘0-6 urteko jarduera fisikoa eta eskola-kirolaren arloko beste berrikuntza batzuk’. Unai Azurmendi.
- ‘Udal, foru eta autonomia administrazioen arteko lankidetza’. Iñaki Iturrioz.
Topaketei amaiera emateko, ‘Lehentasunak ezartzea’ gaiari buruzko mahai-ingurua egingo da, María Gallastegik moderatuta. Honako hauek hartuko dute parte:
- Gorka Iturriaga.
- Gerardo Escarza.
- Eukeni Alkorta.
- Itxaro Zabala.
