‘Es de Futuro’, Fundación Deporte Joven-ek eta Kirol Kontseilu Gorenak antolatutako topaketa sorta, Bilbon izango da datorren irailean. Bizkaiko hiriburuan egingo da ekimenaren hirugarren lan-jardunaldia, ‘Kirola fenomeno ekonomiko gisa’ izendatutakoa.
Bilkura horretan honako gai hauek jorratuko dira:
- Big data errendimendua hobetzeko.
- Berrikuntza, elementu bereizgarria federazio-zerbitzuen eskaintzan
- Digitalizazioaren zeregina kirol-ekitaldien kudeaketan eta sustapenean.
- Kirola: informazioa eta entretenimendua.
- Ongizate-politikekin koordinatzeko eredu berri bat.
- Eragin ekonomikoa eta kirolaren finantzaketa-eredua.
- Kirol-ekitaldi handietako joerak.
- Material eta ekipamendu berriak: kirolaren industriarentzako erronka eta aukera.
- Kirol-turismoa berreskuratzea eta hedatzea.
Orain arte bi topaketa egin dira: lehena, Toledon, Kirolaren arau-esparru berria-ri buruzkoa, eta bigarrena, Sevillan, Hiritargo aktiboa eta lurralde iraunkorra-ri buruzkoa. Prozesu ireki eta parte-hartzaile honen ondorioak urrian azalduko dira Senatuan. Azkenik, aurreikusita dago Etorkizuneko Programa azaroan egingo den ekitaldi batean aurkeztea, Espainiak Europar Batasuneko Kontseiluan duen lehendakaritzaren esparruan.
Iturria: 2Playbook