Uztailaren 1ean Bilbon egingo den Frantziako Tourreko Grand Départ delakoari lotuta, Zientzia & Txirrindularitza Kongresua izango da egun batzuk lehenago, ekainaren 28an eta 29an, Bizkaiako hiriburuan. 2014tik aurrera, urtez urte Frantziako lasterketa handiaren irteerarekin bat etorriz egiten ohi da ekitaldi hau, zeinak nazioarteko aditu ugari bilduko ditu.

Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan egingo den topaketan hitzaldiak, komunikazioak eta masterclasseak izango dira.

49×14 Events-ek antolatzen du Zientzia eta Txirrindularitza Kongresua, UPV/EHUren eta Kirol Eskolaren babesarekin.

ESTEKA honetan xehetasun gehiago lor daiteke.