EUSFIT Mugiment, sasoi fisikoaren monitorizazio sistema, abian jarri zen 2022-2023 ikasturtean.

Ekimen hau Mugiment barnean kokatua dago, euskal gizarte aktiboa lortzeko elkarlaneko egitasmoa. Era berean Fitback ekimenaren parte da, haurtzaroan eta nerabezaroan sasoi fisikoa ebaluatzeko eta monitorizatzeko sistemak garatzen laguntzeko Europako Sarea.

Ikasturte honetan ere gorputz hezkuntzako irakasle guztiek ekimenean parte hartzeko aukera izango duzue eta horretarako izen-emate epea ireki dugu.

Parte-hartzea borondatezkoa da eta azaroaren 15ean (asteazkena) itxiko da izen-ematea.

Fuente: Mugiment